BIDEO ETA ZINEMA BILERA

34 urte euskaraz ikus-entzuten

XXXIV.a izan da aurtengo Bideo eta Zinema Bilera eta hogeita
hamahiru izan dira guztira aurkeztu diren laburmetraiak

Lekeitioko Bideo eta Zinema Bilerak 70. hamarkadan du jatorria. 1978an hain zuzen, eta urtean behin ospatzen den ekitaldia da berau. Euskarazko ikus-entzunezko lanak sustatzeko proiektu bezala jarri zen martxan eta hainbat dira urtero hilera honetara aurkezten diren laburmetraia, film eta dokumentalak. Gainera, parte hartzaileak ez dira lekeitiarrak bakarrik izaten eta profesional zein amateurrak lehiatu daitezke elkarrekin. Euskara hutsean egiten den zinemaldi bakarra izanik, hain gurea den hizkuntza horretan eginak izan behar dute lan guztiek, beraz. Euskal Herrira mugatzen da hilera.

Hogei eta hamalau urte dira, jada, Lekeition Euskal Bideo eta Zinema Bilera ospatzen dela. Euskara hutsean egiten den mota horretako hilera bakarra da eta Hasieran Euskadiko Zinema Bilera deitzen zen jaialdia, baina IX. Edizioan Euskal Bideo eta Zinema Bilera izena hartu zuen. Horren arrazoia, 1986an bideo-kamera agertu izana da. Ordura arte. super 8 formatuko film laburrak ba­karrik egin zitezkeen, hortik zetorkion izena, beraz, bilerari. Baina kameren as­makuntzatik aurrera bideoak egiteko au­kera zegoen.

Hiru mailatan banatzen dituzte antolat­zaileek aurkezten diren lan guztiak, alde batetik argumentuzkoak, bestetik erre­portajeak edo dokumentalak eta azke­nik, sormenezkoak, maila bakoitzean amateurrak eta profesionalak bereiziz. Sariei dagokienez, lehen urteetan ez ze­goen horrelakorik, filmen agertoki hutsa zen, ez ziren lehiatzen. Jaialdia sortu eta hiru urtetara, ordea, hau da, 1981ean. sariak banatzen hastea era­baki zen.

Modu horretan jaialdiaren eta errealiza­dorearen onurarako izango zen lehia sustatuz. “Zilarrezko Antzarra” dute izena ordutik banatzen diren sariek, Le­keition irailak 5ean ospatzen den egun handi horren omenez. Dokumental one­narentzako eta argumentudun film one­narentzako saria ezarri ziren, eta horietaz aparte, soinu onenari eta foto­grafiarik onena duenari. Dena den, ho­rrek ez du esan nahi lehentasuna eman zitzaienik garaile irteten zirenei, lehia­tzeko pizgarri huts bezala ezarri zen, parte hartzea indartzeko, batez ere. Izan ere, Jaialdia sortu zenean euska­razko ikus-entzunezkoen mundua na­hiko urria zen; afizionatu gogotsuek 8 eta Super 8 formatuetan eta 16 m/m-tan egiten zituzten film amateurrak baino ez zeuden. Beranduago bideoak agertu tiren, baina egoerak lehengoan jarraitu zuen. ETBren agerpenak hau guztia era­bat aldatu zuen; hari esker euskarazko ikus-entzunezkoek euren merkatua zeu­katen, txikia baina merkatua azken batean. Jaialdiak joko horri ekin behar ziola erabaki zen, eta horregatik, 1995ean merkatuan lehiatzeko asmoz egindako bi­deoak onartzen hasi ziren.

Hurrengo berrikuntza edizio bakoitzerako hautatutako lan guztiak Interneten jartzea izan zen. Hain zuzen ere, 2003ko edi­zioan ekin zitzaion lan honi. “Nontzeberri” aldizkari digitalarekin izenpetutako hitzarmenaren bitartez. Orain urte ba­tzuk hitzarmen hau bertan behera gel­ditu da baina AZBren antolatzaileak lanean ari dira aurkezten diren pelikula guztiak internet bidez ikusi ahal izateko.

Sortu zenetik hona
Lehenengo 21 edizioak Antzoki zineman egin ziren; azken urteetan lkusgarri zine areto berrian egiten dira. Hainbat ekintza antolatu dira urteetan zehar; zi­nemari buruzko hitzaldiak, zinemari bu­ruzko liburuen eta zinemagintzako tresnei eta makinei buruzko material et­nografikoaren eta hainbat herrialdetako film-kartelen erakusketak, gai zehatzen inguruko zikloak, Katalunia, Galizia, Le­vante edota Murtziako zinemagileekin topaketak eta abar.

Sortu zenetik 2008ra arte, herritarrek antolatzen zuten jaialdia, antolatzaileen taldea zeritzon pertsona talde bat ardu­ratzen zen horretaz. Ordutik hona, ordea, Udala izan da horren ardura­duna, Udaleko Kultur Erakundea hain justu. Hala ere, lehengo antolaketa tal­deko partaide batzuk Zine eta bideo Bileraren antolaketan parte hartzen jarraitu dute, puntu hau ezinbestekoa zen eta alde biak akordio batera heldu ziren.

2009an zenbait hobekuntza egin ziren; adibidez, hasieran, filmen proiekzioaz informatikari amateurrak arduratzen ziren eta batzuetan akatsak egoten tiren (etenaldiak .... ). Akats hauek zuzent­zeko, 2009tik aurrera lan hori profesio­nalek (Audiomic) egingo zutela erabaki zen; eta horreta egin da ordutik.

Benito Anzola 83 urtetako gizon lekeitia­rrak sortu zuen Bideo eta Zinema Bilera. Lekeition Don Benito bezala ezaguna dena, herri horretako abadea izan baitzen hogeita lau urtetan zehar. Lekeition jaio zen 1928ko abuztuan, baina zortzi urte zituela Bilbora joan zen bizitzera. Hamahiru bete zituenean, aldiz, Berga­rako apaiztegian sartu zen eta ondoren filosofia eta teologia ikasi. Zinematografiako irakaslea izan zen Markinan eta baita zine-forumen zuzendaria ere Eus­kadiko leku askotan. 1978an Euskal Zi­nema Bilera antolatzen hasi zen hainbat ikasleren laguntzarekin eta hainbat la­burmetraia egin ditu.

Bileraren finantziazioaren inguruan, lehen urtean lagundu zien instituzio ba­karra Bizkaiko Kutxa izan zela aitortu du Benitok, eta horretaz aparte herri mailako laguntzen bidez asetzen zituztela gastuak. Jaialdia martxan jarri eta urte batera, aldiz, Eusko Jaurlaritzatik, Bizkaiko Foru Aldunditik eta apur bat be­randuago Lekeitioko Udaletik hasi ziren laguntzak jasotzen, “baina beti ere eska­leen antzera ibilita” argitzen du euskal zi­nema sustatzeko hainbeste egin duen gizon honek.

“Betidanik izan dut parte hartzaile zein herritarren laguntza” dio Lekeitioko abade ohiak bilera antolatzearen inguruan min­tzatzean, “Lekeition badakizu, gehienok ezagutzen gara eta ahoa ireki baino lehen beti dago norbait laguntzeko prest­” argituz. Gainera, 2008. urtean Lekeitioko Udala hasi zen antolatzaile lanak egiten, eta horrek erraztasun asko ekarri dizkio bilerari profesionaltasun eta material al­detik.

Benito Anzola Bekak
Bideo eta Zinema ospakizun honetan, sortzailearen izena duten bekak banat­zen dira sariez aparte, hau da, Benito An­zola Bekak. “Ikus-entzunezko produktuak sortzeko diru laguntzak dira, horren at­zean hainbat esfortzu egoteaz gain, in­bertsio handia ere izaten da eta”­ mintzatzen da Anzola 2010ean banatzen hasitako beka horien inguruan. Beka hauen helburua euskal kultura zabaltzea eta zinemagile gazteei laguntzea da. Bi dira urtean banatzen direnak eta bakoi­tzak 4000 eurotako laguntza eskaintzen du. Laguntzen irabazleak jaialdian bertan izendatzen dira eta lortzeko proiektuak aurkeztu beharra dago.

“Ez dago etorkizunaz zertan pentsaturik, 34 urtetan egindako ibilbideari begiratuz nahiko argi ikusten da arrakasta duela­” erantzuten du Benitok bileraren etorkizu­naz galdetzean, nahiz eta etorkizunean jende gehiago animatuko denaren aurrei­kuspena egin, urtetik urtera hazi egiten baita parte hartzaileen kopurua.

Iraitz Madariaga Ituarte

Euskal zinemaz gogoeta

Orain irakurriko duzuen hau, Euskadiko Filmategiko zuzendaria izan zen Martin Ibarbiak euskal zinemari buruz egindako gogoetaren zati bat duzue, elkarrizketatu­tako Benito Anzolaren ekarpena, hain justu, Martinek 1992an Benitori idatzitako gutun bat baila. Honela dio:

“Benito adiskide handia:
Gogoan edukiko duzu, zelan, zorioneko 1975 urteko egun hartan, diktadorea hil zen egunean, hain zuzen, esperantza mota guztiei, leiho bat ireki zitzaiela. Askatasuna­ren atarian, zentsura hautsirik, nazio-kontzientziari erantzun egokia emateko sasoia heldua zela pentsatzen genuen, eta, horietan oinarrituz, gure zinearen, euskal zine­maren ezkil hots deigarriak entzuten hasiak ginela. ( ... )

Baina zein egoeratan geunden desafio horri aurre egiteko? Non ziren baliabide eta artistak? Non azpiegitura? Non ofizioaren jabeak? Non teknikoak? Non idazle-gidoi­lariak? Non aktore-aktoresak?
Eta garbi al zegoen zer egin? Euskal zinemarik ba al da? galdetzen genuen. Inoiz izan al da? Edo, apaltasunez, definizio baten blia hasi behar ote genuen? Eta defini­zio horren ezaugarriak izan zitezkeen, hizkuntza mintzatua eta berezko estetika az­tertuak al zeuden?

Begi bistan zegoen bada ametsa baino ez zela euskal zinema. Eta gu, Benito, ameslari izaki. Horregatik ekin genion guk Zestoan eta zuk Lekeition, euskaraz egin­dako zinemari. Noski, hau guztia neurri apalean eta formatu ez profesionalean, baina, bideari hasiera emango zion zerbaiten atzetik genbiltzanez, zer beste gauza­rik egin zitekeen egitura profesionalik ezagutzen ez zen toldan?

Eta urteen poderioz emaitzak ere badira. Ia 200 filme aurkeztu dira, eta Zestoa eta Lekeitiotik amateur gisa igarotako hogeitaka lagunek profesional gisa dihardute orain. Bada zerbait. ( ... )

Ikusten duzu, Benito, hainbeste urte ez duela, amets huts zirenak gaur errealitatea­ren ildotik, bidean aurrera doazela. Eta pozik aitortu behar dizut, Lekeitiotik zuk ze­rorrek baduzula, eremu honetan, merezimenduz irabazitako tokida.
Laster ikusi bitartean, har ezazu besarkadarik zintzoena.
Agur t'erdi”.