Gure herrian beste sasoi batzuetako aztarnak
geratu zaizkigu, jakin-mina dutenen begiek aurkitu dezaten.
Ondare lan taldeko kide bateri esker dakigu zelan,
Gamarra enparantzako 2 zenbakiaren eraikinak, babestu beharreko elementuak
dituela San Kristobal enparantzara begira duen fatxadan, gaur eguneko Aralde
liburu-dendaren fatxadan, honako hauek direlarik: ezkutu itxuradun kareharrizko
hiru plaka eta horretara loturik dauden burdinazko hiru euskarri, hiru kaleargi
zintzilikatzeko jarritakoak hain zuzen. Elementu hauek bertan sasoi batean egon
zen Caja de Ahorros Municipal de Bilbao
aurrezki-kutxaren aztarnak dira. (Aurrerantzean CAMB bezala aipatuko da)
Ondoren beharrezkoa da historia apur bat azaltzea
nahi dugun harira heltzeko. CAMB aurrezki-kutxa 1907an fundatu zen Bilbon.
Lekeition, orain arte dakigunez, XX. mendeko 20ko hamarkadatik izan zuen
bulegoa. 1922an eta 1928an Lorenzo Irigoien agertzen da aurrezki-kutxaren ordezkari
bezala, bulegorik izan bazuen zein kaletan zegoen ez dakigularik.
Guda sasoian hainbat herritako bulegoak itxi egin
ziren, Lekeitiokoa baita. Guda aurreko aurrezki-kutxaren azken ordezkaritza Jazintto relojeruak, Jazintto
Garamendik, eduki zuen Uribarren kaleko 4an zeukan dendan.
1938ko maiatzean berriro ireki zen Lekeition
CAMBko ordezkaritza bat. Mende horren 40ko hamarkadan ere, 1940 eta 1944
artean, dokumentatua dago aurrezki-kutxa honek bulegoa zuela Lekeition.
1949ko urrian Juan Elorza kontratistak, CAMB aurrezki-kutxaren
izenean, Ezpeleta kaleko 1 zenbakiaren
behe solairuan bulego berri bat irekitzeko proiektua aurkeztu zuen Udaletxean.
Berehala eman zaion lanak egiteko baimena eta 1950eko abuzturako bukatuta
zeuden, German Agirre arkitektoak egin zuen ikuskapen txostenaren arabera.
Aurrezki-kutxa bulego honetan egon zen 1955era arte, San Kristobal enparantza
aldean bulego berria ireki zenera arte.
1953an CAMB aurrezki-kutxak egoitza berri bat
irekitzeko proiektua aurkeztu zuen Lekeitioko Udaletxean. Proiektua, plano eta
guztikoa, Antonio Zobaran arkitektoak egindakoa da eta proiektu horren memorian
agertzen dira hasieran aipatutako elementuak bere balioa eta guzti: ezkutu
itxuradun kareharrizko hiru plakak 750 pezeta balio izan zuten bakoitzak, eta
kaleargiak zintzilikatzeko jarri ziren burdinazko hiru euskarriak 300 pezeta
bakoitzak. Memoria honetan ez dira aipatzen zein motatako kaleargiak jarri
ziren, ezta beren balioa.
Proiektu horrekin sasoi hartara arte bertan egon
zen egunkari salmentarako denda osorik berritu zen. Fatxada ere erabat aldatu
zaion atea eta leihoak berrantolatuz. Dionisio Barainka arkitektoak egin zuen
ikuskapen txostenaren arabera 1955eko azarorako bukatuta zeuden jadanik
berritze lanak.
Aurrezki-kutxaren azken bulego hau leku horretan
egon zen, Gamarra enparantzako 2 zenbakiaren eraikinak San Kristobal
enparantzara begira duen fatxadan, 1981era arte. Urte honetan Aralde
liburu-denda ireki zen ordura arte aurrezki-kutxak erabilitako lokalean.
Liburu-dendaren arduradunek, denda berria ireki aurretik, beren fatxadan zeuden
hiru kaleargiak kendu egin zituzten zaharberritzeko asmoarekin. Baina
zoritxarrez, kaleargiak hain zeuden kalteturik ze, azkenean ezin izan ziren
berreskuratu, eta han iraun dute utzik beren euskarriak gaur egunera arte.
1981ean,
Caja de Ahorros Municipal de Bilbao aurrezki-kutxa, Abaroa kaleko bulego
berrira pasatu zen, gaur eguneko Ona oinetako-dendaren albora.
Lekeitioko Ondare lantaldea
HUELLAS DE OTRA ÉPOCA
Entre nosotros
han quedado restos de otras épocas que quizá son visibles solamente a los ojos
de los interesados en detalles de este tipo.
Gracias a un
compañero del grupo de trabajo de Patrimonio sabemos cómo, en el edificio del
nº 2 de la plaza Gamarra, en la
fachada que da a la plaza San Kristobal donde hoy día se encuentra la librería
Aralde, subsisten elementos que es necesario proteger como parte del patrimonio
de Lekeitio; son los elementos que se describen a continuación: tres palcas de
piedra caliza talladas en forma de escudo, de cada una de las cuales sale un
soporte de hierro que serviría para colgar farolas. Estos elementos formaban
parte de la fachada de la sucursal de la Caja de Ahorros Municipal de Bilbao que
hasta 1981 se encontraba en ese lugar. (En adelante nos referiremos a ella como
CAMB)
A
continuación, para llegar al punto que nos interesa, es necesario volver atrás
en el tiempo. La CAMB
se fundó en Bilbao en 1907. En Lekeitio, según los datos que tenemos hasta el
momento, existió una sucursal de esta caja de ahorros desde la segunda década
del siglo XX. En 1922 y 1928 está documentado que Lorenzo Irigoien actuaba como
representante de la CAMB
en Lekeitio; si existió un local específico para tal función desconocemos en
que calle se encontraba.
Durante la
guerra se cerraron las sucursales de la
CAMB en muchos pueblos, incluida la de Lekeitio. La última
representación de la CAMB
antes del comienzo de la guerra la tuvo el relojero Jazintto Garamendi en la
tienda que regentaba en el nº 4 de la calle Uribarren.
En mayo de
1938 se abrió de nuevo una oficina de la CAMB en Lekeitio. Asimismo, entre 1940 y 1944,
está documentado que existía en Lekeitio una sucursal de esta caja de ahorros,
aunque no conocemos su localización.
En octubre de
1949, el contratista Juan Elorza, en nombre de la CAMB, presentó en el
ayuntamiento de Lekeitio un proyecto para abrir una nueva sucursal en la planta
baja del nº 1 de la calle Ezpeleta. Inmediatamente se le dio el correspondiente
permiso para realizar las obras y para agosto de 1950 se encontraban ya
finalizadas, como se puede comprobar en el informe de inspección de obra que realizó el arquitecto German Agirre. La
sucursal de la CAMB
se mantuvo en el nº 1 de Ezpeleta hasta que en 1955 se abrió la de la plaza San
Kristobal.
En 1953 la CAMB presentó en el
ayuntamiento un proyecto para abrir una nueva sucursal en el nº 2 de la plaza
Gamarra, en la fachada que este edificio tiene hacia la plaza San Kristobal.
Este proyecto, con planos incluidos, fue realizado por el arquitecto Antonio
Zobaran; en la memoria del proyecto aparecen los elementos que hemos nombrado
al principio, incluido su valor: tres placas de piedra caliza talladas en forma
de escudo que costaros 750 pesetas cada una; tres soportes de hierro para
colgar farolas que costaron 300 pesetas cada uno. En esta memoria no se hace
mención de las farolas que ocuparían los
soportes.
Con este
proyecto desaparecía el negocio de venta de prensa que hasta ese momento había
ocupado el mencionado local. La morfología de la fachada cambió totalmente,
reorganizándose la distribución de puerta y ventanas. Según el informe de inspección de obra que realizó el
arquitecto Dionisio Barainka, las obras de adecuación se encontraban
finalizadas para noviembre de 1955.
Esta última
sucursal de la CAMB
permaneció en el mismo lugar hasta 1981. Ese año se abrió la librería Aralde en
el local que había ocupado hasta entonces la CAMB. Los responsables
de la librería, antes de la apertura de esta, retiraron las tres farolas que se
encontraban colgando de los soportes de la fachada con intención de restaurarlas,
pero se encontraban en tan mal estado que no se pudieron recuperar, de manera
que sus soportes han permanecido vacíos hasta el día de hoy.
En 1981 la CAMB abrió una nueva sucursal
en la calle Abaroa, junto a la actual zapatería Ona.
Iñaki Madariaga Valle
Lekeitioko Ondare lantaldea