1993ko urrian, gure inguruko azken ikazkina[1] zen Anton Atxurrak, lan hau ixtera doanaren berri izan genuenean,
elkarrizketa hau egitea erabaki genuen DZANGA aldizkarian argitaratzeko.
Hau dela eta, azaroaren 1ean, Ispasterreko Aixpe aurrekoa baserrira habiatu ginen eta han topa genuen Antón bere soloan txondor bat egosten zegoela.
-Zein urtetan hasi zinen ikatza egiten?
Hau dela eta, azaroaren 1ean, Ispasterreko Aixpe aurrekoa baserrira habiatu ginen eta han topa genuen Antón bere soloan txondor bat egosten zegoela.
-Zein urtetan hasi zinen ikatza egiten?
1947an urtean hasi
nintzen ikatza egiten, 23 urte nituela.
-Non ikasi zenuen ikatza egiten?
Nire etxean ikasi nuen,
zeren nire aitxak ikatza egiten zuen.
-Zein izen ematen zaio egurra egosteko egiten den egur
piloari?
Egurra egosteko egiten
den piloak txondorra du izena.
-Zenbat kiloko txondorrak egiten dituzu?
Gehienetan 500 eta 1.000
kilokoak, baina 2.000 kilokoak ere egiten ditut.
-Zenbat denbora behar du txondor batek egosteko?
1.000 kilokoak hiru egun
egon behar du egosten.
-Zertarako erabiltzen da egiten duzun ikatza?
Lehenago gasogenozko
motorrak eta errementariek erabiltzen zuten ikatza, geroago altzairuzko[2] tresnak egiten zuten lantegiak, eta orain partikularrak erabiltzen dute.
Egurrik onena artearena,
gurbiztiarena eta haritzarena da. Zuhaitz hauen egurrarekin egindako ikatzak,
gaztainondo, pinua edo urkiarenarekin egindakoa baino gehiago pisatzen du.
-Zeintzuk dira egosi beharreko egurrak izan behar dituen
berezitasunak?
Ba, egurra ez dela
zaharra izan behar eta umela egon behar duela.
-Zergatik uzten diozu ikatza egiteari?
Ba, 70 urte ditudalako
eta gainera ez delako lehen bezain erraza egurra lortzea.
*Egurra berak egiten du,
mendira igo eta txaraka[3] ebakiz.
*Elkarrisketa hau azkenean ez zen argitaratu.
*Elkarrisketa hau azkenean ez zen argitaratu.
1993ko azaroaren 1a
J.A. Aranburu Natxi / Iñaki Madariaga Valle
[3] txaraka = berez sortutako
zuhaitz-landareek osatzen duten multzoa edo zuhaiztia.
Argazkiak: Iñaki Madariaga Valle