Polita zelako egin ete eben Lekeitioko uria sortu?


XIV. mendea garai ona da Bizkaian, ekonomiaren aldetik; merkataritza eta industrigintza sasoi onean aurki­tzen dira eta honekin lotuta demogra­fian gorakada bat igartzen da. Gora­kada demografiko honek beharginak emango dizkio gorago aipatutako ho­bekuntza ekonomikoari.
Hobekuntza hau ez da agintea zute­nen begietatik kanpo geldituko; hauek gorakada honetan beraien ira­baziak gehitzeko eta beraien arerioen kontra ekiteko bide zabal bat ikusiko dute. Lehenengo Bizkaiko Jaunak, eta gero Gaztelako erregeak, Jaurrerriko Nagusi modura, Uriak sortzeko, mer­kataritza eta industrigintza bultzatze­ko bideetan ahaleginduko dira.
Prozesu honen barruan jasoko du Lekeitiok Uri bihurtzeko eskubidea; Maria Díaz Harokoak Santa Maria pa­rrokiak harrapatzen zituen lurrei Uri­tasuna emango die.
Ez da kasu honetan lurralde huts bat; bazen ordurako elizaren ingu­ruan herri bat hesi batez inguratua, eta hesi horren barruan zen, Bedaroa­tik Gizaburuagara eta hemendik itsa­soraino den lurraldeko parrokia baka­rra eta osotasunean menperatzen zue­na.
1.325ean ematen den fueroak fin­katu egin nahi du berez sortzen dihar­duena hau da, merkataritza eta indus­tria, eta bide honetan datoz Bizkaiko uri guztiei emandako Logroñoko Fo­ruak dakarzen onurak:

a) Uritarrak askeak izan betirako.
b) Administrazio berezi bat, eurak eurentzako aukeratua.
d) Eliza beraien eskuetan jarri. Lekei­tion parrokiaren ondasunetatik hiru­tik bi jasotzen zituen herriak eta bestea Jaunak.
e) Herri mugatu bat sortu, uria norai­nokoa zen zehatz jarri.
f) Hesi bat segurtasun militarrerako. 
Iñaki Goiogana
DZANGA aldizkaria 1. zkia. 1989ko maiatza

Lekeitio - Historiaren gurpilean

DZANGAren lehen alean, 1989ko maiatzekoa hain zuzen ere, “historiaren gurpilean” sailean, Lekeitio sortzearen zergatia azaltzen genuen, eta besteak beste, hau agertzen zen:

“XIV mendea garai ona izan zen Bizkaian, eta mende horre­tan Lekeitio Uri bihurtu bazuten ere, bazen ordurako herri bat, elizaren inguruan eta hesi batez inguratuta, eta hesi borren ba­rnean zegoen, Bedarona, Gizaburuaga, eta hemendik itsaso­rainokoa den lurraldeko parrokia bakarra eta osotasunean menperatzen zuena”.

Oraingo honetan aldiz, Lekeitioren historia baino, aldizkaria­ren gaiarekin lotuago egon daitekeen forma eta estrukturaren jatorria azaltzen da.
Euskal Herri Atlantikoan, kos­taldeak, hirigintza aldetik, barruko aldearekin konpa­ratuz atzerapen handia du. Esan dezakegu, ez dagoela benetako hirigintzarik Itsas-merkataritza zabal­du arte, eta hedapen ekonomiko hau, erdi aroan izango da.
Honek ez du esan nahi, lehenago he­men herririk ez zegoenik, baina bai une horretan hasiko dela hartzen gaur egun ezagutzen dugun Lekeitioren itxura.
1325ean Maria Diaz Harokoak Le­keitio uri bihurtu zuenean, ez zuen he­rri berri bat sortu, lehenago zegoenari, hedatzeko tresna bat erran baino.
Ordura arteko Lekeitio, Dendari ka­learen luzeran eta Goikokalea eta Behekokalean zehar zabaltzen zen, hesi batez inguraturik, gune hau, segur aski ez zegoen etxez beteta, gaur egun ere, Goikokalea eta hesiaren artean ez dago etxerik.
Baina 1325ean Lekeitiok, zabaltze­ko eta merkataritzara jo nahi bazuen batipat, Arranegirantz zabaldu behar zuen.
Auzo honetan ez da nabari Lumen­tza mendiaren eragina, eta kaleak zu­zenak eta kanto zuzenak egiten dituzte Arranegi kale nagusiarekin. Kale hau, ez doa auzo honen erditik, baina bai kaiaren luzera guztian zehar.
Auzo hau ere (Arranegia) hesi batez inguratuta zegoen, eta berton ere ba­dira gune hutsak, etxegabeak, baina beste auzoan baino gutxiago.
Auzo biok alde ezberdin bitan sor­tuak izan arren, egun gordetzen dituz­ten eraikuntzak harrezkerokoak dira. Erdi aroko aztarna gutxi dago, aro ho­rretan etxeak, gehienbat egurrez egi­nak zirelako eta hondamendi handiak izan zituelako gure uriak, horra hor 1420ko sutea, dena kiskalita utzi zue­na.
Baina dena erreta utzi arren, berre­raikitzea lehenagoko sailak errespeta­tuta egin zen. Kontrasu harresia egi­teko, Apalloa eta Uribarri (Azpiri kalea) kaleen bitartean utzi zen aparteko saila eraiki gabe.
Gune biok nahiko izan ziren Lekei­tioko populazioa gordetzeko XIX. mendera arte, Erdi Aroaren azkenean gelditu egin zen eta hedapen ekono­mikoak aurrera egin ez zuelako.
XIX. mendean, populazioak gehia­gora egin zuenean eta hesiak gorde­tzen zuen uriak lekurik ematen ez zue­nean, Arrabalak zabaldu ziran, Ezpe­leta kalea eta Atea auzoa. Mende ho­netan aterako da Hilerria eliza ingurutik gaur egungo tokira.
Mende horretako garapenak zabal­du zituen Durangora eta Muretagane­tik Debara bideak.
Giro horretan, Paskual Abaroak, beste hainbat lanen artean, Casto de Zabala arkitaktariaren laguntasunare­kin, Paskual Abaroa Etorbidea egin zuen, lehenengo Ateako atetik, gaur egun Eskolapea deitzen dugun leku­raino. Lan hau burutzeko harresia jaurti zuen. Eta gero Eskolapetik aurre­ra. Bigarren fase honetan, ezin izan zuen harresirik jaurti, etxeak egiteko aprobetxaturik zegoen eta.
1888an, Etorbidea egin ondoren Le­keitio kale horretatik itsasorantz za­baltzen zen, baziran etxe banaka ba­tzuk, baina gutxi.
Gero egin da kale horretatik gorakoa eta hainbat etxe eraiki lehen gune ho­rretan, harresia jaurti eta hutsik gelditu ziran hainbat sailetan, eta lehenagoko etxe zaharrak jaurti eta eraiki zen lur sailetan.

GAMARRA ENPARANTZA


1325ean, Arranegi auzoa egin zutenean, auzo biak (Arranegi eta Dendari-­Goiko-Beheko kaleak) batzen zituen gunea zen plaza hau, eta esan behar, Lekeitioko gunerik inportanteena zela, XIX. mendean, Debara bidea egin zutenean, plaza itxura galdu arte, erditik moztu zuten eta.
Iñaki Goiogana 
DZANGA aldizkaria Ale berezia. 1990eko urria

LUR SAILAK LEKEITION - Iñaki Goiogana


Aldizkari honetan, lehenago ere aipatua izan da noizbait, Le­keitioren eremua ze­lan 1325. urtean zenetik murrizten joan zen gaurko mugetaraino.
Administratiboki, Lekeitio­ren mugak XVII. Mendean nahiko finkatuta gelditu tiren, Zubietarren alde egindako Ba­tzar Nagusiek, Elizateak Uriak baino Lehenagokoak zirela arrazoia erabiliz, Zubieta jauregia Lekeitioren barrutitik kanpora gelditzeko, eta Ispaste­rren mugen barruan egon behar zutela agindu zutenean.
Lekeitioren esparrua txikia bazen ere, uri honek bazituen jatorriz gutxienez 1325. urtetik bereak ziren lur sail handiak Amoroton eta Mendexan, behin­tzat eurak ziran, urtero kande­lara (subastara) ateratzen zire­nak. Ematen zuten fruitua, egurra eta gaztaina ziren. Egu­rra, ikatzetarako eta arosterira­ko erabiltzen zen, eta gaztaina jateko.
Baina ikatzak, bere urterik onenak galdu zituen, hemengo burdinoholak lurra jo zuenean, eta XIX. mendean, sutarako erabiltzen zen gehien bat eta subastetan behin baino sarriagotan gelditzen ziren sailak saldu gabe. Hala eta guztiz ere, hortik ateratzen zen dirua, Lekeitioren kontuetan beharrezkoa zen gastuei aurre egi­teko.
Legediak ondo kontuan hartzen ez zuena, egoera be­rezietan egin behar ziren gastuak zen. Kasu hauetan, hau da, gastu berezi bat egin behar bazen, zergak gehitzen ziran ordaindu arte. Baina horretarako baimen berezi bat eskatu behar zitzaion Gaztelako Kontseiluari.
Gauzak horrela, Lekeitiok ez zuen arazo larriegirik izan, Frantziarrak sartu ziren arte.
Ejertzitoak zituen gastu asko, herriak ordaindu behar zituen, eta gerra amaitu zenerako zorrak jasan ezinak ziren.
Hala ta guzti ere, ur ekarrera bat egin zen, Ateako iturria, Arranegiko zabaleko iturria, eta beste batzuk eginaz, eta dena okertzeko Gaztelako Kontseiluak ez zuen zergak gehitzeko baimenik eman.
Herriak zorra, zenbait herritar, inguruko herrietako batzuekin eta beste urruneko leku batzuetatik, intere­saren truke, dirua eman zioten.
Jendearekin zuen herri zor honek 1844. urterarte iraun zuen eta amaitzeko modu bakarra, gorago aipatu ditugun lur sailekin egin zen.
Herriak zuen aberastasuna eta zenbaterainoko zorra ikusteko, nahikoa da 1843ko aurrekontuak irakurtzea. Gastuak 40.000 errial ziran, eta irabaziak beste horren­beste, eta zorra 700.000 errialetik gorakoa.
  
Iñaki Goiogana
DZANGA. Ale berezia. 1990ko otsaila

Kontzejua - Udala


1762an hasi eta 1876. urtera arte, Lekeitioko kontzejua urtearen hasieran berritzen zen.
Berritze hauek ekintza konplexu eta zeremonial luze bat zuten. San Silbestre egunean meza entzun ondoren, alde egingo zuen kontzejuak batzarra ospa­tzen zuen, hautatzaileak aukeratzeko. Urtebarri egunean, hautatzaileok eta kontzeju zaharra, berriro ere meza en­tzun ondoren batzen zen, eta hautatzai­leek bozketa ostean, aipatutako izenak zozketatu egiten ziren, lehenengo alka­terako, gero sindikurako eta azkenez erregidorerako.
Beraz, boturik gehien zeukanak, ez zuen derrigorrez alkate atera behar.
Aiuntamentu berria osatu ondoren, gorporazio berria eta zaharra monjen komentura joaten ziran, oraindik makila lehenagoko alkateak eramanez, eta uz­teko ziren agintariak leku hobean jarri­ta. Denen aurretik, Tanbolinteroa.
Komentuan, ume Jesusen irudia, erre­gidore zahar bi eta berri biek, prozesioan erabili ondoren, udaletxera bueltatzen ziran, joan ziren era berdinean, segidan hospitalera joateko, eta hango gela na­gusian aukeratzen ziran “Diputados y personas del común” zeritzenak.
Gero denak itzultzen ziran berriro udaletxera, eta han, uzteko zen alka­teak, gurutze bat eskuan zuela, agintari berrien zin egiteari ekingo zion. Amaitu ondoren, alkate berriak makila hartu, eta den denak Elizara joaten ziren. Bi­dean, komentura ez bezala, alkate eta beste agintari berriak leku hobean joaten ziren, eta kasu honetan ere tanbolina aurretik.
Otoi egin ondoren, agintari berriek, sakristian, eleiz kabildoarekin hitz egi­ten zuten, otoitzak eskatzeko, honen os­tean, udaletxera. Agintariak eleizan zi­ran bitartean, organoak joten jardun behar zuen. Udaletxetik berriro, kontze­ju berria prozesio antzera joango zen Kaira eta Ateako portale zaharrera.
Urtarrilaren bian, aurreko urteko sin­dikoak, herriaren ondasunen inbenta­rioa emango zion sindiko berriari. Egun berean, aurreko urteko eta urte horre­tako agintariek sakristian jasoko zuten artxiboa, eta hau gordetzeko hiru gil­tzak. Hiru giltzok, Alkateak, erregido­reak eta sindikuak euki behar zituzten. Artxiboa hartu ondoren, udalbatza be­rria soilik joango zen komentura, monjei beraien erreguetan agintari berriak go­goan izan zitzaten eskatzera.
Egun berean, agintari berriek herriko denda, taberna, labe, eta beste salmenta etxe guztiak bisitatuko zituzten, bertako pisu eta neurri guztiak legez zeuden ikusteko.
Hilaren hiruan alkate berriak, aurreko alkateek egindakoak beteko zituela baieztatu behar zuen, eta beste horren­beste sindikoak bere aurrekoarekiko.
Urteko lehen igandean batzen zen udal batza berria eta aurreko urteko kontu batzuk jakingo zituzten, jakinaren gainean egon zitezen. Batzar horretan aukeratzen zen, kontuak fiskalizatuko zituena ere.
Iñaki Goiogana
DZANGA aldizkaria 5. zkia. 1990ko abendua

Uribarren kalea 6ko etxe-jauregia


Lekeition 2012ko maiatzean sortu zen Ondare lantaldea. Beraiek eman digute Uribarren kalea 6ko etxe jauregiaren datu historikoak.

Eraikina etxe jauregia da Jose Javier Uribarrenek (Lekeitio, 1791 — Paris, 1861) eta haren emazte Maria Jesus Agirrebengoak egina. Jose Javier Uribarren bankari lekeitiarra Mexiko aldean merkatari ibili ondoren, 1826an Burdeos aldean kokatu zen, eta geroago Parisen. Sarritan etortzen zen jaioterrira eta bertoko alkate ere izan zen 1832-33an. Ganorazlko etxe bat behar zuela eta, 1831 n etxe bi eta lur zati bat erosi zituen eliza aurrean, herriko ingururik ederre­nean, Arteitatarren dorre zaharraren orubean. Diru ederrak ordain­du eta gero, etxeok lurreratu eta ezagutzen dugun jauregia eraiki zuen, frantziar estilokoa. Urte bete eskas behar izan zuen udako etxe hau amaitzen. Hala eta guztiz ere, gaur egun oraindik gure artean daukagu, 180 urte beranduago!!!

Jose Mariano Laskurain (1792-1872) mutrikuarra izan zen arkite­ktoa. Badakigu arkitekto honek Eliz Ateako eskola zaharra ere eraiki zuela sasoi berean, 1831-32an. Eskola da Uribarrenek Lekeitioko herriari egin zion lehen dohaintza.

Hori gutxi ez dela eta, Uribarrenek XIX. mendeko 50. hamarkadan, bere negozioak Parisen zituela, Uribarren jauregia eraiki zuen hondartza gainean lorategi eder batekin, gaur egun Uribarren parke publikoa dena. Bere emazteak ez zuena ikusi, Isabel II.ak eta Zita enperatrizak gozatuko zuten. Jauregia, zoritxarrez, argazkien bidez baino ez dugu ezagutzen, erre egin baitzen mende azkene­tan. Berriro eraiki, eta berriro erre zen jauregi hura, gaur egun Zita Hotela dagoen tokian zegoena.

Lekeitioko Ondare lantaldea


Beste sasoi bateko aztarnak

Gure herrian beste sasoi batzuetako aztarnak geratu zaizkigu, jakin-mina dutenen begiek aurkitu dezaten.
Ondare lan taldeko kide bateri esker dakigu zelan, Gamarra enparantzako 2 zenbakiaren eraikinak, babestu beharreko elementuak dituela San Kristobal enparantzara begira duen fatxadan, gaur eguneko Aralde liburu-dendaren fatxadan, honako hauek direlarik: ezkutu itxuradun kareharrizko hiru plaka eta horretara loturik dauden burdinazko hiru euskarri, hiru kaleargi zintzilikatzeko jarritakoak hain zuzen. Elementu hauek bertan sasoi batean egon zen Caja de Ahorros Municipal de Bilbao aurrezki-kutxaren aztarnak dira. (Aurrerantzean CAMB bezala aipatuko da)


Ondoren beharrezkoa da historia apur bat azaltzea nahi dugun harira heltzeko. CAMB aurrezki-kutxa 1907an fundatu zen Bilbon. Lekeition, orain arte dakigunez, XX. mendeko 20ko hamarkadatik izan zuen bulegoa. 1922an eta 1928an Lorenzo Irigoien agertzen da aurrezki-kutxaren ordezkari bezala, bulegorik izan bazuen zein kaletan zegoen ez dakigularik.
Guda sasoian hainbat herritako bulegoak itxi egin ziren, Lekeitiokoa baita. Guda aurreko aurrezki-kutxaren azken ordezkaritza Jazintto relojeruak, Jazintto Garamendik, eduki zuen Uribarren kaleko 4an zeukan dendan.
1938ko maiatzean berriro ireki zen Lekeition CAMBko ordezkaritza bat. Mende horren 40ko hamarkadan ere, 1940 eta 1944 artean, dokumentatua dago aurrezki-kutxa honek bulegoa zuela Lekeition.
1949ko urrian Juan Elorza kontratistak, CAMB aurrezki-kutxaren izenean,  Ezpeleta kaleko 1 zenbakiaren behe solairuan bulego berri bat irekitzeko proiektua aurkeztu zuen Udaletxean. Berehala eman zaion lanak egiteko baimena eta 1950eko abuzturako bukatuta zeuden, German Agirre arkitektoak egin zuen ikuskapen txostenaren arabera. Aurrezki-kutxa bulego honetan egon zen 1955era arte, San Kristobal enparantza aldean bulego berria ireki zenera arte.
1953an CAMB aurrezki-kutxak egoitza berri bat irekitzeko proiektua aurkeztu zuen Lekeitioko Udaletxean. Proiektua, plano eta guztikoa, Antonio Zobaran arkitektoak egindakoa da eta proiektu horren memorian agertzen dira hasieran aipatutako elementuak bere balioa eta guzti: ezkutu itxuradun kareharrizko hiru plakak 750 pezeta balio izan zuten bakoitzak, eta kaleargiak zintzilikatzeko jarri ziren burdinazko hiru euskarriak 300 pezeta bakoitzak. Memoria honetan ez dira aipatzen zein motatako kaleargiak jarri ziren, ezta beren balioa.
Proiektu horrekin sasoi hartara arte bertan egon zen egunkari salmentarako denda osorik berritu zen. Fatxada ere erabat aldatu zaion atea eta leihoak berrantolatuz. Dionisio Barainka arkitektoak egin zuen ikuskapen txostenaren arabera 1955eko azarorako bukatuta zeuden jadanik berritze lanak.
Aurrezki-kutxaren azken bulego hau leku horretan egon zen, Gamarra enparantzako 2 zenbakiaren eraikinak San Kristobal enparantzara begira duen fatxadan, 1981era arte. Urte honetan Aralde liburu-denda ireki zen ordura arte aurrezki-kutxak erabilitako lokalean. Liburu-dendaren arduradunek, denda berria ireki aurretik, beren fatxadan zeuden hiru kaleargiak kendu egin zituzten zaharberritzeko asmoarekin. Baina zoritxarrez, kaleargiak hain zeuden kalteturik ze, azkenean ezin izan ziren berreskuratu, eta han iraun dute utzik beren euskarriak gaur egunera arte.
1981ean, Caja de Ahorros Municipal de Bilbao aurrezki-kutxa, Abaroa kaleko bulego berrira pasatu zen, gaur eguneko Ona oinetako-dendaren albora. 

Lekeitioko Ondare lantaldea


HUELLAS DE OTRA ÉPOCA

Entre nosotros han quedado restos de otras épocas que quizá son visibles solamente a los ojos de los interesados en detalles de este tipo.
Gracias a un compañero del grupo de trabajo de Patrimonio sabemos cómo, en el edificio del nº 2 de la plaza Gamarra, en la fachada que da a la plaza San Kristobal donde hoy día se encuentra la librería Aralde, subsisten elementos que es necesario proteger como parte del patrimonio de Lekeitio; son los elementos que se describen a continuación: tres palcas de piedra caliza talladas en forma de escudo, de cada una de las cuales sale un soporte de hierro que serviría para colgar farolas. Estos elementos formaban parte de la fachada de la sucursal de la Caja de Ahorros Municipal de Bilbao que hasta 1981 se encontraba en ese lugar. (En adelante nos referiremos a ella como CAMB)
A continuación, para llegar al punto que nos interesa, es necesario volver atrás en el tiempo. La CAMB se fundó en Bilbao en 1907. En Lekeitio, según los datos que tenemos hasta el momento, existió una sucursal de esta caja de ahorros desde la segunda década del siglo XX. En 1922 y 1928 está documentado que Lorenzo Irigoien actuaba como representante de la CAMB en Lekeitio; si existió un local específico para tal función desconocemos en que calle se encontraba.
Durante la guerra se cerraron las sucursales de la CAMB en muchos pueblos, incluida la de Lekeitio. La última representación de la CAMB antes del comienzo de la guerra la tuvo el relojero Jazintto Garamendi en la tienda que regentaba en el nº 4 de la calle Uribarren.
En mayo de 1938 se abrió de nuevo una oficina de la CAMB en Lekeitio. Asimismo, entre 1940 y 1944, está documentado que existía en Lekeitio una sucursal de esta caja de ahorros, aunque no conocemos su localización.
En octubre de 1949, el contratista Juan Elorza, en nombre de la CAMB, presentó en el ayuntamiento de Lekeitio un proyecto para abrir una nueva sucursal en la planta baja del nº 1 de la calle Ezpeleta. Inmediatamente se le dio el correspondiente permiso para realizar las obras y para agosto de 1950 se encontraban ya finalizadas, como se puede comprobar en el informe de inspección de obra que realizó el arquitecto German Agirre. La sucursal de la CAMB se mantuvo en el nº 1 de Ezpeleta hasta que en 1955 se abrió la de la plaza San Kristobal.
En 1953 la CAMB presentó en el ayuntamiento un proyecto para abrir una nueva sucursal en el nº 2 de la plaza Gamarra, en la fachada que este edificio tiene hacia la plaza San Kristobal. Este proyecto, con planos incluidos, fue realizado por el arquitecto Antonio Zobaran; en la memoria del proyecto aparecen los elementos que hemos nombrado al principio, incluido su valor: tres placas de piedra caliza talladas en forma de escudo que costaros 750 pesetas cada una; tres soportes de hierro para colgar farolas que costaron 300 pesetas cada uno. En esta memoria no se hace mención de las farolas  que ocuparían los soportes.
Con este proyecto desaparecía el negocio de venta de prensa que hasta ese momento había ocupado el mencionado local. La morfología de la fachada cambió totalmente, reorganizándose la distribución de puerta y ventanas. Según el informe de inspección de obra que realizó el arquitecto Dionisio Barainka, las obras de adecuación se encontraban finalizadas para noviembre de 1955.
Esta última sucursal de la CAMB permaneció en el mismo lugar hasta 1981. Ese año se abrió la librería Aralde en el local que había ocupado hasta entonces la CAMB. Los responsables de la librería, antes de la apertura de esta, retiraron las tres farolas que se encontraban colgando de los soportes de la fachada con intención de restaurarlas, pero se encontraban en tan mal estado que no se pudieron recuperar, de manera que sus soportes han permanecido vacíos hasta el día de hoy.
En 1981 la CAMB abrió una nueva sucursal en la calle Abaroa, junto a la actual zapatería Ona.

Iñaki Madariaga Valle
Lekeitioko Ondare lantaldea

Lekeitioko Gioconda


Idazleak: Aitor Iturbe / Iñaki Goiogana

Bada Lekeition albiste bat bolo-bolo dabilena Athleticen garaipenez gain, Bilbon hile honen 21ean enkantean salduko den pintura gotikoa. Herritar askoren ahotan dabiltza artelan horren gaineko galderak. Izan ere, Lekeition mendeak egin dituen lan hori ez da batere ezaguna eta.
Lana triptiko bat da eta bertan erakusten den eszena pietatea, hau da Jesus gurutzetik askatu ondoren Maria amaren altzoan jarri zuten unea irudikatzen duena. Eszenan, Jesus eta Mariaz gain, beste pertsonaia batzuk ageri dira. Erdiko taulan Maria Kleofasena, Jose Arimateakoa, San Joan Bateatzailea, Maria Magdalena eta Nikodemo. Ezkerreko atean, zutunik, Santo Domingo Guzmangoa eta otoitzean belaunikaturik, Nicolao Ibañez de Arteita. Eskuinekoan, berriz, bedeinkatze keinua eginez San Frantzisko Asiskoa eta belauniko errezoan, Marina Iñiguez de Çeranga. Triptikoaren ateetan, baina aurreko aldean, beste bi irudi ageri dira San Antonio Paduakoa eta San Bernardino Sienakoa. Eszena guztia paisaia idiliko edo paradisutar baten kokatzen da eta bertan, lorategi eder baten eta ibai batez inguraturik Brujasko hiria Jerusalem zerutiarra irudikatuz.
Artelan honen egilea ez da ezaguna eta arte historiagileek bera izendatzeko “Santa Luziaren legendaren maisua” esaten diote pintoreari. Izan ere, nor den jakin ez arren, bere lanak ezagunak eta estimatuak dira eta museorik entzutetsuenetan ikusi daitezke, esaterako Madrileko Thyssen museoan edo San Petesburgeko Hermitagen. Gure kasuan ez dakigu egileak noiz burutu zuen bere lana, baina adituek koadroan ageri den Brujasko irudian ikus daitezkeen eliz dorreak aztertuta esan dute pintura hau 1480 eta 1490 urteen artean eginda dagoela.
Artelana punta-puntakoa da eta berariaz, enkarguz, egindakoa. Hain zuzen ere, gorago esan dugun legez, eszena erlijiosoaren barruan laiko bi ageri dira, koadroa enkargatu zuena eta bere emaztea, Nicolao Ibañez de Arteita eta Marina Iñiguez de Çeranga. Nicolaoren izena ezaguna zen eta egunotan kaleratu diren albisteetan aipatzen da, baina Marina Iñiguezena gaur da lehenengoz argitaratzen dena.
Ez da asko pertsona bi hauei buruz dakiguna, baina zer edo zer esan dezakegu. Nicolao Ibañez armadorea zela badakigu eta baita ere garai hartan, XV. mende bukaeran Lekeitiok hartu-eman handia zuela Flandriarekin lekeitiar merkatariak Gaztelako artilea eta Bizkaiko burdina Ipar Europara garraiatzen aritu zirelako. Merkataritzaz gain, orduan ohiko zen korso lanetan ere ekiten eutsen armadoreek, hau da erregearen baimenez itsas lapurretan aritzen ziren. Horretara, merkataritzan eta itsas lapurretan aberasturiko armadore bat izan zen Nicolao Ibañez.
Bere emaztea, Marina Iñiguez, senarra bezala, Lekeitioko alaba zelakoan gaude, ez bakarrik bere deitura Çeranga horrek, gaur egungo Ispasterko Serenga baserriekin zerikusi zuzena duelako, ez bada ere abizen bereko beste emakume bat, ehun urte lehenago hil zena eta, Marina Iñiguez honen antzera, etxe onekoa zenaren berri badugulako. Beste Çeranga hau Aura Martinez de Çeranga izan zen. Aura Martinez Lekeitioko parrokian lurperatu zuten bere senar Joan Perez de Ormaegyrekin batera, Brujastik edo Tournaitik ekarritako hilobia estaltzeko brontzezko tapa baten azpian. Estalki edo lauda hau Lekeitioko Beheko elizan ikusi daiteke, beste antzeko brontze baten ondoan, sakristia baino lehenago dagoen kaperan.
Arteitatarren pisu ekonomiko eta politikoa zenbaterainokoa zen jakiteko ez dago besterik Nicolao Ibañezen seme Iñigo noraino helduko zen ikustea baino. Iñaki Madariagak idatzita daukan bere biografian esaten da, zelan merkatari, militar eta armadore hau, Gaztelako erregearen Bizkaiko armadaren buru izan zela eta bere enpresa militar eta ekonomikoak Iparraldeko itsasotik Mediterraneoraino zabaltzen zirela. Besteak beste, Iñigo Arteita izan zen Granadako azken errege musulmana eta bere herria Ipar Afrikara eramateko erregearen agindua hartu zuena. Honek guztiak esan nahi du Arteitatarrek garaian boterea zegoen lekuetan hartu-emanak zituztela, ondo kokatuta zeudela alegia.
Nicolaok eta Marinak, orduko handikien antzera eta garaiko joera sozialak jarraiturik, beraien arimaz arduratu ziren. Horrela, kapera bat eraiki zuten mojen komentuan 1487an Eraispenaren kapera izenez ezagutuko zena. Datu honek, gainera, triptikoaren pintatze data hobeto kokatzeko balio dezake 1480 eta 1490ko hamarkadaren barruan zehatzago finkatzeko. Kaperak beraien gorpuak hartuko zituen eta lekua familiaren kategoriakoa izateko Brujasen enkargatu zuten enkantera atera den koadroa eta beste irudi eta lan batzuk. Triptikoa komentuko kapera honetan egon zela dakigu auzi paper batzuetan ikusi dugulako esaten dela “con su retablo de pincel del descendimiento de la cruz”.
Seguruena, honekin lotuta dago, gainera, Santo Domingo Guzmangoaren irudia triptikoan agertzea ere. Izan ere santu hau izan zen ordena dominikarraren sortzailea, komentuko mojen ordenaren fundatzailea. Kapera komentuan egitearena, berriz, beste kontu batekin lotuta egon daiteke. Mende amaiera hartan Beheko elizan, parrokian, eraikitze lanetan ziharduten. Izan ere, eliza urte batzuk lehenago erre egin zen eta berri-berria egiten ari ziren, baina Nicolao Ibañez eta Marina Iñiguez edadean aurrera zihoazen eta beraien kategoriarako ez zuten beste lekurik aurkitu mojen komentua baino. Gure ustetan ez zuten komentua aukeratu beraien jauregitik hurbil zegoelako ze Arteitatarrak garai hartan ez ziren Uriarte auzoan bizi, ez bada ere gaur egun Erkiaga taberna dagoen eraikinean zuten dorrean baino.
Artikulu hau amaitu aurretik apunte bi. Bata triptiko hau ez dela kuriositate bat, kasualitate huts bat. Alderantziz, XV. mende bukaeran eta XVI.aren hasieran Lekeition zegoen aberastasunaren erakusgarri da. Eta ez bakarra. Ordukoa da eliza nagusia, garai hartan Bizkaian handienetarikoena. Parrokiaren eliz premiak asetzeko baino Jaungoikoaren –eta egitea otu zitzaienen- handitasuna goraipatzeko egina. Elizarekin batera bertan gordetzen den erretaula nagusia, penintsula osoan bakanetarikoa bere neurrian. Txikiagoa izan arren balio urriagoa ez duen erretaula txikia ere elizan bertan dago. Bata Flandriatik ekarritako artistek egina eta bestea  herrialde hartan erosia. Parrokiatik irten barik baina mende bat lehenagokoak dira gorago aipatu ditugun laudak, eta sasoikoak dira baita ere kale-kantoi batzuetan (Trinidade eta Bergara kaleetan, besteak beste) zeuden Ingalaterratik ekarritako alabastrozko irudiak. Batzuk zein besteak herrian zegoen aberastasunaren eta Ipar Europarekin Lekeitiok zituen hartu-emanen erakusle ederrak.
Bigarren apuntea Nicolao Ibañez eta Marina Iñiguezen irudien gainekoa da. Erretratuak dira biak, erretratuak diren legez koadroan ageri diren gainerako pertsonaien irudiak. Lekeitiar bien aurpegiera horixe zen, behar bada idealizatuta daude triptikoan, baina garai hartan pertsona bi horiek ezagutu zituztenek koadroa ikusiz gero bata eta bestea ezagutuko zituzten. Taulan ageri diren santuen kasuan, berriz, zeruko pertsonaien jantzietan Brujasko hiritarrak daude, akaso pertsonai ezagunak, behar bada ez. Honekin esan nahi dugu koadro horretan ageri direla lekeitiar biren erretraturik zaharrenak, akaso bizkaitar batzuren irudi errealistarik zaharrenak ere bai, Nicolao Ibañez Arteitarena eta Marina Iñiguez Çerangarena, gaur arte ezezaguna zen Lekeitioko Giocondarena.


Aitor Iturbe / Iñaki Goiogana

Lekeitio ia-ia erre zutenekoa


Idazlea: Iñaki Goiogana


1812an Lekeition gerrillariak eta britainiarrak, batetik, eta frantsesak, bestetik, izan zuten batailan gertaturiko gorabeherak

1812ko udaberrian Espainiako independentzia gerra, edo, britainiarrek esaten dioten modura, Iberiar Penintsulako gerra, oraindik erabakitzeko zegoen, ordurako lau urte borrokan eman arren. Gerra hura pizteko aitzakia Portugalek Frantziako enperadore Napoleoni emandako ezetzean zetzan. Hain zuzen ere, Trafalgarko porrotaren ondoren, korsikarra Erresuma Batua itsasoz ezin garaituz gelditu zen eta britainiarrak makur arazteko Europako kontinente osoaren blokeoa agindu zuen, eta Portugalek ezetz esan zion. Ondoren, Frantziak eta Espainiak Portugali gerra egin zioten eta, Portugaleraino joateko Espainia zeharkatu behar zuenez, Napoleonek tropak bidali zituen penintsulara eta batzuk Espainiako lurraldeetan gelditu ziren. Ondoren, penintsula osora zabaldu zen borroka.
Aitzakia hau izanda ere, benetan penintsulan eta kontinente osoan borrokatzen zena, besteak beste, Erresuma Batua eta Frantziaren arteko nagusitasuna zen. Besteak beste diot gerra hartan hainbat gatazka neurtu zirelako borroka zelaietan eta ez bakarrik inperio handien nagusitza, neurri baten gerra zibila ere izan zen gure artean eta Espainian.
1812ko udaberrian hainbat bataila eta borroka egindakoak ziren elkarren artean etsaiak, baina oraindik argi eta garbi balantza alde batera edo bestera jarri gabe. Portugal aliatuen (Erresuma Batua, Portugal bera eta espainiar frantsesen kontrakoak) esku zegoen, baina penintsulako lurralde gehienak ez. Bizkaiko golkoko kosta osoa Gaztela biak ia osorik (Madril artean) eta Mediterraneoko kosta osoa frantsesen menpe zegoen. Aliatuek, esandako lurraldeaz gain, Andaluzian zuten beste gune bat beraien menpe. Honetaz gain, esan behar da baita ere, frantsesen esku zeuden lurralde zabaletan Napoleonen soldaduen agintea ez zela erabatekoa gerrillarien erasoak tarteko. Gerrilla ez zen ejertzito konbentzional bati (are gutxiago Frantziako inperioarenari) aurre egiteko gauza, baina bai bere jarduna asko eta asko trabatzeko eta, kontrara eta neurri berean, aliatuei gauzak errazteko. Egoera hau zela, Portugalen mugatik hurbil ziran ejertzito biak urte hartako hasieran.
Batzuk eta besteak etsaia garaitzeko indarrez justu zebiltzan, baina Wellingtonek, aliatuen buruzagi nagusiak, aurrea hartzea erabaki zuen Napoleonen Errusia inbaditzeko asmoen berri izan zuenean. Urruneko enpresa hartarako enperadore frantsesak soldaduak behar zituen eta Espainian zituen unitateetatik hartzen hasi zen. Hala eta guzti ere, frantziarren indarrak ez ziren gutxi eta garaipena bermatzeko modua Marmont jeneral frantsesak penintsulan zituen indar guztiak ez batzean zetzan, besteak beste euskal kostan, Kantabrian eta Asturiasen ziren soldadu frantsesak Gaztela aldera joatea eragotziz. Hau da ba 1812ko udaberriko egoera militarra, aliatuak (Wellington) Salamanca inguruetan frantsesen kontra egiteko prest eta frantsesak (Marmont buru zutela) aurre egiteko indarrak biltzen.
Euskal Herria enperadorearen indarren esku zegoen, nahiz eta gurean ere gerrillari partidak asko eta indartsuak izan eta ejertzito espainiarreko unitate batzuk ibili. Itsasertzean frantsesak ziren nagusi, hain zuzen ere bide hori erabiltzen zutelako ingelesek gerrillarien partidak armaz hornitzeko eta talde militar ez erregular hauei aurre egiteko biderik errazena zelako, kosta itxi eta itsasoan kortsarioak zabaldu.
Lekeitioko kasuan 1808tik 1811ra bitartean frantsesek bisitak egiten bazituzten ere azken urte hartako urritik aurrera bertan hirurehun gizonetik gorako goarnizio bat jartzea erabaki zuten. Ordura arte gerrillarien, batez ere Gaspar Jauregi, Artzaina ezizenez, urretxuarrak gidatzen zuen partidarekin, baina baita Juan Ansotegirenarekin ere, pertsekuzioan izan ziren borroken eskenatoki bilakatu zen Lekeitio behin baino gehiagotan, baina borrokak izan ondoren frantses indarrek alde egiten zuten herritik. 1811ko urritik aurrera berriz bertan gelditzea erabaki zuten. Ez zen izan hartu zuten autu bakarra. Lekeitiarrez osaturiko guardia zibikoa osatzen ahalegindu ziren, baina, antza denez, arrakasta handirik gabe. Bestalde, herrian kokatu zen destakamendu frantsesak herria gotortzeko hainbat lan egiteko agindu zuen.
Badakigu gerra hasi zenean, 1808an, Lekeitio zaintzeko lau fortin bazirela herriaren mugen barruan. Hain zuzen ere, urte hartan Aldundiak aginduta kontzejuak miliziak antolatu zituen itsasoz zetozen ontziak zaintzeko eta orduko paperetan esaten da zenbat eta non ziren kanoi-guneok. Bat Santa Katalinan, eta gainerako hirurak herriko sarreran bertan, San Juan Talakon eta behean eta San Nikolas islan. Leku bakoitza 18 liberako munizioa erabiltzen zuten kanoi biz hornituta zeuden Beheko Talaia izan ezik. Leku honetan zeuden piezak txikiagoak ziren, 12 liberakoak hain zuzen ere.
Frantsesek gotorleku guztioz gain beste bat prestatu zuten Kalbario mendian, Lumentza tontorrekoa. Mendi honen gailurrean kanoiak jartzean frantsesek argi erakutsi zituzten beraien ardurak, itsasotik zetozen britainiarrak eta lehorrean zebiltzan gerrillariak. Izan ere, Lumentza gainetik herriko sarrera guztiak kontrolatu zitezkeen eta bertara irtetea ez zegoen edozeinen esku. Aurrerantzean, denborak erakutsiko zuenez, gerrillarien kemenaz gain zerbait gehiago beharko zen frantsesei aurre egiteko Lekeition.
1812ko ekainaren 14an itsasoratu zen A Coruñan Home Popham kapitainaren buruzagitzapean, Venerable lerroko ontziaz gain, Surveillant, Medusa eta Rhin izena zeramatzaten fragataz eta beste hainbat itsasontzi txikiagoz osaturiko ontziteri britainiar bat. Eskifaiaz gain mila itsas infante ere ontziratu ziren bertan. Kontuan hartzeko zenbaterainokoa zen itsas armada honen indarra esan behar da, Venerable bezalako ship of the line batek 18 liberako munizioa erabiltzen zuten 74 kanoi zeramatzala aldean eta fragata bakoitzak, bestalde, 30 kanoitik gora zeramatzala, denak ez 18 liberakoak baina potentzia handikoak bai. Ontzi txikiagoez ez dugu informaziorik baina pentsatzekoa da ez zirela armarik gabe joango. Neurria hartzeko esan baita ere Venerableren moduko lerroko ontziak (lerrokoak borroka egiterakoan lerroan jartzen zirelako) armada britainiarreko hirugarren mailakoak zirela, hau da, ez potentziarik handiena zutenak, baina bai handikoak eta itsasoan maniobrak egiteko aproposak. Honako ontzietan oinarritu zen itsas armada britainiarraren indarra eta, ondorioz, inperioa ere bai.
Untziteri honen lana, Pophamek hartu zuen agindua, gerrillarien laguntzarekin bat eginez, frantsesak zirikatzea izan zen; hain zuzen ere, frantziarren Iparraldeko ejertzitoaren buru zen Cafarelli jeneralak ez ziezazkion bidali Marmonti Gaztela aldean Wellingtoni aurre egiten laguntzeko agindu zizkion 8.000 gizonak.
Ondorengo egunetan Lekeition eta itsasalde guztian gertatu ziren borroken berri zehatza dugu, batetik garai hartan Ingalaterrako egunkarietan honen berri eman zelako, baina, baita ere, Lekeitioko udal artxiboan hainbat agiri gorde direlako orduko kontuen berri zehatza ematen dutenak. Garai hartan Londresen argitaratzen zen Gentleman’s Magazinek uztailaren hasieran argitaratu zuen albiste baten esaten zen zelan ekainaren 20an heldu zirela britainiarrak Lekeitio aurrera, itsasotik egindako erasoei aurre egiteko gauza izan zirela frantsesak eta eragozpen hau saihesteko kanoi bat lehorreratu zutela eta, inguruko baserrietan 36 behi hartu eta, Lumentza mendiaren aurrean kokatu zutela artilleria pieza, handik egun bereko arratsaldean tiroka hasteko. Aldizkari ingelesak ez du zehazten non kokatu zuten kanoia baina pentsatzekoa da Algorta inguruan, Santa Luzia ermitan edo hurbil, izango zela, hau da Kalbarioaren aurrez-aurre eta altueraz parez-pare. Britainiarren indarrak ere lehorreratu ziren (ehun gizon) baina, behin Lumentza tontorreko babesak haustea lortu zutenean kanoia erabiliz, mendian gora egin zutenak Jauregiren mutilak izan ziren, laurehun inguru guztira. Frantsesek lehenengo erasoari aurre egitea lortu zuten baina bigarrena burutzen hasi zirenerako, gerrillariak alde batetik gora, Lea ibaira ematen duen aldetik, ekialdetik hain zuzen, eta bestetik, iparraldera ematen duen hegaletik frantsesak beherantz abiatu ziren.
Honetara, gerrillariek eta britainiarrek etsaia gotorleku nagusitik edo arriskutsuenetik kentzea lortu bazuten ere ez zuten oraindino, ekainaren 20ko iluntzean, borroka osoa irabazi. Lumentza mendian behera ihes egin zuten frantsesek herrian bertan ziren gainerako lagunekin bat egitea lortu baitzuten, eta denak babesa hartu kuarteltzat egokituta zuten urte batzuk lehenagora arte Lekeition jesuitek izan zuten kolegio eta etxean, Konpainiako elizaren ondoan zegoen eraikina, gaur egun kulturetxea dagoen lekuan zegoen jauregian hain zuzen ere. Jesusen Lagundiaren lehenagoko etxean sartu zirenez gain, frantses batzuk islako gotorlekuan gelditu ziren eta ekainaren 20 eta 21 bitarteko gauean zehar britainiarren eta gerrillarien ahaleginak leku bi hauetan gotortu ziren Napoleonen soldaduak errenditzea izan zen.
Udal artxiboan gordetzen diren Venerabletik alkateari William Parker Carrol jeneralak bidalitako eskutitzek argi erakusten dute zein zen egun haietan Lekeition agintzen zuena. Carrolek argi diotso alkateari frantsesak errenditzeko gauza ez baziren gerrillariak herria txiki-txiki eginda uzteko agindua emango zuela.
Bitartean, gau hartan bertan, O’Reilly izeneko teniente baten aginduetara zegoen soldadu talde bat San Nikolas islan lehorreratu zen eta han zeuden frantsesak errenditzea lortu zuen. Ondorioz, Malcolm izeneko kapitain bat egin zen islaren eta bertako gotorlekuaren jabe. Honetara, itsasoko atea zabalik, britainiarrek 26 liberako kanoitzar bat sartu zuten herrian eta arma honekin frantsesak mehatxatu. Hauek, ikusirik laguntzarik hartzeko modurik ez zutela eta egoera beltza baino ilunagoa zela errenditzea erabaki zuten.
Errenditzearen aldeko hautua hartzeko eta errukia itxaroteko bazuten arrazoirik frantsesek. Hain zuzen ere, lehenago Mutrikun izandako Artzainaren eta frantsesen arteko borroka baten gerrillari bat hartu zuten hauek preso. Ohikoa zenaren kontra, Napoleonen soldaduek gerrillari gaztea ez zuten hil eta, horren ordez, Jauregik bizia errespetatuko ziotela agindu zien jesuiten aspaldiko kolegioan babesa hartuta zeuden frantsesei. Hala ba, ekainaren 21ean, Gillort komandanteak errenditzea erabaki zuen eta berarekin batera 290 gizonez osaturiko 119. Errejimendukoa zen taldeak. Hauek guztiak eta islan preso hartuak, 300dik gora denetara, britainiar itsasontzietan hartu eta preso eraman zituzten. Borroketan 36 gerrillari hil edo zauritu ziren, badakigu, baita, frantsesak ere kalteak izan zituztela, handiak nonbait, baina ez dugu beste zehaztasunik. Britainiarrek, berriz, ez zuten ez heriotzarik ez zauriturik izan.
Ez ziren hemen bukatu kalteak. Carrol jeneralak jesuiten eskola eta eliza eraisteko agindu zuen eta hauekin batera kanoiak eta frantsesek egindako gotortze lanak hondatzeko, bistan denez berriz ere frantsesek erabili ez zitzaten. Kanoiak itsasora jaurti zituzten, baina jesuiten ondasunak eraistea beste kontu bat zen eta, azkenean, britainiarrak kolegioa desegiteaz konformatu ziren, eliza bere horretan utziz, gaur egunera arte mantendu den bezala.
Lekeitiotik alde eta Bermeora joan zen ontziteri britainiarra, handik Plentziara eta hemendik Algortara. Hiru lekuetan gauza bera egin zuen: frantsesek aldetzen ez bazuten, beraien kontra egin eta gotorlekuak hondatu. Algortan, baina, Napoleonen soldaduak gehiago zirenez, britainiarrek borrokatu gabe alde egitea erabaki zuten, Kantabriara joz. Hemen ere antzeko lanetan jardun zuten, Santander askatzeraino, gero Getariarantz abiatu zen Pophamek gidatzen zuen ontziteria hau baitzen benetako frantsesen gotorlekua, baina Gipuzkoako herri hau hartzerik ez zuen izan komodoro irlandarrak lehorretik laguntza eman behar zioten gerrillariak, Jauregi eta Espoz y Mina nafarra, berandu heldu zirelako aldez aurretik jarritako hitzordura.
Pophamen eta gerrillarien erasook ondo probestu zituen Wellingtonek, uztailean Los Arapilesko edo, ingelesen esanetan, Salamancako batailan Marmont jeneralak ez zuen izan eta Cafarellik eskainitako 8.000 gizonen laguntza, besteak beste, honexegatik porrot egin zuen frantsesak.
Ez zen horregatik gerra aliatuen aldera erori, oraindino enperadore frantziarrak izango zituen eta garaipenak, baina handik urte betera, 1813ko ekainaren 22an, Gasteizko bataila galdu zuenean, orduan bai, jarri ziran frantsesak penintsulako lurrak uzteko bidean eta porrotaren atean. Lekeitiokoa, eta kostan zehar izan zen gainerakoa, gerraren barruan txikia baina, gerrillarien esfortzuaren antzera, ezinbestekoa izan zen gerra osotasunean hartuta.

2013ko ekainaren 22a                                                             Iñaki GOIOGANA


Lekeitio en guerra - 1812
Título original: Lekeitio ia-ia erre zutenekoa

Alteraciones ocurridas en 1812 en Lekeitio en la batalla que se produjo entre los guerrilleros y el ejército británico, por una parte, y los franceses por otra.

En la primavera de 1812 la guerra de la Independencia de España, o, como la denominan los británicos, guerra de la Península Ibérica, todavía se encontraba sin resolver a pesar de que habían trascurrido ya cuatro años de lucha. El pretexto para el comienzo de esta guerra se encontraba en la negativa dada por Portugal al emperador Napoleón. La guerra prendió precisamente porque, tras el fracaso de Trafalgar, donde le había sido imposible a Napoleón vencer por mar la superioridad del Reino Unido, el emperador ordenó el bloqueo de todo el continente Europeo para humillar a los británicos, y Portugal se había negado a ello. A consecuencia de ello Francia y España le hicieron la guerra a Portugal y, como Napoleón tenía que atravesar España para llegar de Francia a Portugal, este envió tropas a la península, parte de las cuales se quedaron ocupando tierra española; lo que trajo consigo la expansión de la lucha a toda la península.
Aun siendo este el pretexto de la guerra en España, lo que verdaderamente se dirimía, tanto en la península como en todo el continente, entre otras cosas, era la hegemonía entre el Reino Unido y el Imperio Francés. Digo entre otras cosas porque en aquella guerra los contendientes se enfrentaban por diversos conflictos, no solo por la hegemonía de los grades imperios, en cierta medida también se produjo una guerra civil en nosotros y en España.
Para la primavera de 1812 habían sido ya muchas las batallas libradas entre los contendientes, pero sin que todavía la balanza se hubiese decantado de uno u otro lado. Portugal se encontraba en manos de los aliados (Reino Unido, Portugal y los españoles contrarios a los franceses), pero no era este el caso de la mayor parte territorios de la península. Toda la costa del golfo de Bizkaia, las dos Castillas casi en su totalidad (incluido Madrid) y la costa del Mediterráneo en su totalidad se encontraban sometidos a los franceses. Los aliados, además de los territorios susodichos, tenían en Andalucía otra zona bajo su mando. Además de esto también hay que decir que, en los amplios territorios que se encontraban en manos de los franceses, no era total el dominio de los soldados de Napoleón, gracias a los ataques de la guerrilla. La guerrilla no era capaz de hacer frente a un ejército convencional (en menor medida al del imperio francés), pero si para poner muchos y variados obstáculos a su avance y, al contrario y en la misma medida, era capaz de facilitar las cosas a los aliados. En este estado de cosas, los dos ejércitos se encontraban cerca de la frontera portuguesa al comienzo de aquel año.
Los unos y los otros se encontraban con las fuerzas justas para vencer al enemigo, pero Wellington, capitán general de los aliados, decidió tomar la iniciativa al enterarse de los planes de invadir Rusia que tenía Napoleón. El emperador francés necesitaba muchos soldados para invadir Rusia, por lo que comenzó a tomar soldados de las unidades que tenía en España. A pesar de todo, las fuerzas que mantenía el ejército francés en España no eran pocas, y la única manera de garantizar la victoria estribaba en evitar que se uniesen todas las fuerzas que el general francés Marmont mantenía en la península, entre otras cosas impidiendo que las tropas francesas que se encontraban en la costa vasca, Cantabria y Asturias se dirigiesen hacia Castilla. Esta era la situación militar en la primavera de 1812, los aliados (Wellington) se encontraban en los alrededores de Salamanca preparados para ir contra los franceses, y los franceses (al mando de Marmont) juntando fuerzas para hacerles frente.
Euskal Herria se encontraba en manos de las fuerzas del emperador francés, a pesar de que en nuestra zona había muchas y fuertes partidas de guerrilleros así como algunas unidades del ejército español. Los franceses eran superiores en la costa, precisamente porque los ingleses utilizaban esa zona para aprovisionar de armas a las partidas de guerrilleros y porque era el camino más fácil de hacer frente a estos grupos militares irregulares, cerrar la costa y esparcir corsarios por el mar.
En el caso de Lekeitio los franceses lo habían visitado regularmente entre 1808 y 1811, pero a partir de octubre de 1811 habían decidido asentar en la villa una guarnición de más de 300 hombres. Hasta entonces Lekeitio había sido escenario de los combates resultantes de la persecución que sufrían los guerrilleros, sobre todo las partidas que dirigía el urretxuarra Gaspar Jauregi, alias Artzaina, así como las dirigidas por Juan Ansotegi, pero los franceses abandonaban el pueblo tras el combate. En cambio, a partir de octubre de 1811, decidieron asentarse en la villa. Además se empeñaron en crear una guardia cívica formada por vecinos del pueblo, pero, según parece, sin mucho éxito. Por otra parte, el destacamento francés asentado en el pueblo ordenó que se realizasen multitud de obras para fortalecer las defensas del pueblo.
Tenemos conocimiento de que, cuando comenzó la guerra en 1808, Lekeitio contaba dentro de sus límites con cuatro fortines para su defensa. Precisamente ese mismo año, por orden de la Diputación, el municipio organizó milicias para la vigilancia de las naves que se acercaban por mar; en la documentación de esa época se puede ver cuantos eran y donde se encontraban los fortines de artillería. Los mencionados fortines se encontraban en Santa Katalina, San Juan Talako, Atalaya de Abajo y en la isla de San Nicolás. Cada fortín contaba con dos cañones de 18 libras de calibre, excepto la Atalaya de Abajo que contaba con piezas del calibre 12.
Además de estos fortines de artillería, los franceses, prepararon otro más en la cima del monte Lumentza. Con la colocación de cañones en la cumbre de este monte, los franceses, demostraban claramente que su mayor preocupación eran los británicos que se acercaban por mar y los guerrilleros que luchaban en tierra. De hecho, de la cumbre del Lumentza se podían controlar todas las entradas de la villa y acercarse a la cima no estaba en manos de cualquiera. En adelante, como demostraría el paso del tiempo, haría falta algo más que el entusiasmo guerrillero para hacer frente a los franceses en Lekeitio.
El 14 de junio de 1812, bajo el mando del capitán Home Popham, se hicieron a la mar en A Coruña, además del buque de guerra Venerable, una flota británica formada por las fragatas SurveillantMedusa y Rhin y otras muchas embarcaciones más pequeñas. En total embarcaron en ese puerto mil soldados de la infantería de marina. Para hacerse una idea de hasta que punto llegaba la potencia de esta armada hay que decir que un ship of the line[1] como el Venerable contaba abordo con 74 cañones de 18 libras de calibre y que, por otra parte, cada fragata iba armada con más de 30 cañones, no todos del calibre 18 pero la mayoría de mucha potencia. No contamos con documentación acerca de las embarcaciones pequeñas, pero es de suponer que no iban desarmadas. Para darnos cuenta del potencial que tenían las naves de la armada británica hay que decir que buques como el Venerable eran de tercera categoría, esto es, no eran los más potentes, pero sí muy potentes y adecuados para maniobrar en el mar. En buques como estos se basó la fuerza de la armada británica y, como consecuencia, también la del imperio.
El cometido de esta armada, las ordenes que tenía Popham, era provocar a los franceses con el apoyo de los guerrilleros; con el propósito de que Cafarelli, general del ejército francés del norte, no enviase a Castilla los 8.000 soldados que le había ofrecido al general Marmont para hacer frente a las tropas de Wellington.
   Tenemos información detallada de los combates que se produjeron en Lekeitio y en todo el litoral en los días posteriores; por una parte porque en los diarios ingleses de aquella época se informó sobre estos hechos, pero también porque en el archivo municipal de Lekeitio se guardan multitud de documentos que dan información detallada de aquellos acontecimientos. En el diario Gentleman’s Magazin, que en aquella época se editaba en Londres, se publicó a principios de julio una noticia en la que se daba cuenta de cómo el 20 de junio los británicos llegaron por mar frente a Lekeitio, que los franceses ofrecieron resistencia a los ataques que los británicos realizaban por mar y que, para salvar estos inconvenientes, los británicos desembarcaron un cañón que, con la ayuda de 36 bueyes de los caseríos de la zona, colocaron frente al monte Lumentza y esa misma tarde comenzaron a atacar el fortín que tenían los franceses en la cima del mencionado monte. El mencionado diario inglés no hace mención de cual fue la zona en la que los británicos colocaron este cañón, pero suponemos que fue colocado en Mendexa, en las inmediaciones de la zona denominada Algorta o cerca de la ermita de Santa Lucía, es decir, enfrente y a la misma altura de la cima del monte Lumentza. También desembarcaron 100 soldados de las fuerzas británicas, pero, una vez destruidas las defensas del monte Lumentza gracias a los disparos del cañón, fueron los hombres de Jauregi, unos 400, los que subieron monte arriba a tomar la cima. Los franceses resistieron el primer ataque, pero, cuando estaba a punto de culminar el segundo y los guerrilleros que subían por el lado del rió Lea se encontraban a punto de alcanzar la cima, los franceses abandonaron su posición y bajaron del Lumentza por su cara norte.
De esta manera, aunque entre guerrilleros y británicos habían conseguido echar al enemigo de su mayor y más peligrosa fortificación, al anochecer del 20 de junio no habían conseguido todavía hacerse con la victoria total. Los soldados franceses que habían huido monte abajo se habían unido a los compañeros que se encontraban en el pueblo y todos ellos se habían refugiado en el colegio y casa de los Jesuitas que desde hacía unos años se encontraba acondicionado como cuartel; edificio que se encontraba junto a la iglesia de la Compañía, palacio que estaba donde hoy día se encuentra kulturetxea. Además de los refugiaron en la antigua casa de los Jesuitas había más soldados franceses en el fortín de la isla de San Nicolás y durante noche del 20 al 21 de junio los esfuerzos, tanto de guerrilleros como de británicos, se centraron en conseguir la rendición de los soldados de Napoleón que se habían hecho fuertes en estos dos lugares.
 En las cartas que el general William Parker Carrol envió desde Venerable al alcalde, y que se guardan en el archivo municipal, se puede ver claramente quién mandaba en Lekeitio en aquellos días. El general Carrol le dice claramente al alcalde que, si los guerrilleros no eran capaces de conseguir la rendición de los franceses, daría orden de destruir totalmente el pueblo.
Mientras, aquella misma noche, un grupo de soldados que se encontraba a las órdenes del teniente O’Reilly desembarcó en la isla de San Nicolás y consiguió la rendición de los franceses que se encontraban en ella. Como resultado de ello un capitán llamado Malcolm se hizo con la isla así como con el fortín que había en ella. De esta manera, con las puertas del mar abiertas, los británicos desembarcaron en el pueblo un cañón de 26 libras de calibre con él amenazaron a los franceses que se habían hecho fuertes en el colegio y casa de los Jesuitas. Estos, a la vista de que no tenían ninguna manera de recibir ayuda y que la situación era extrema, decidieron rendirse.
  Los franceses tenían buenas razones para decantarse por la rendición, así como esperanzas en la compasión que recibirían de sus enemigos. Precisamente porque, en la batalla que anteriormente había enfrentado a guerrilleros de Jauregi y soldados franceses en Mutriku, estos últimos habían hecho preso a un guerrillero. Al contrario de lo que era habitual, los soldados de Napoleón, no habían matado al joven guerrillero y, a cambio de ello, Jauregui había prometido a los franceses refugiados en el antiguo colegio de los Jesuitas que respetaría su vida si se rendían.
En este estado de cosas, el 21 de junio, el comandante francés Gillot decidió rendirse y con él un grupo de 290 soldados del regimiento 119. Tanto estos soldados como los más de 300 apresados en la isla fueron embarcados en barcos británicos y conducidos en condición de presos. En estos combates fueron 36 los guerrilleros muertos o heridos, sabemos también que los franceses sufrieron grandes pérdidas, pero no tenemos más detalles de ello. Entre los británicos al contrario no hubo ni muertos ni heridos.
No terminaron aquí las pérdidas. El general Carrol tenía órdenes de derribar la iglesia y la escuela de los Jesuitas, así como de destruir los cañones y todas las obras de fortificación realizadas por los franceses, para que los franceses no volviesen a hacer huso de ellos. Los cañones fueron lanzados al mar, pero lo de derribar las propiedades de los Jesuitas era ya oro tema y, finalmente, los británicos se conformaron con destruir el colegio, dejando la iglesia intacta, como se ha mantenido hasta nuestros días.
La armada británica abandonó Lekeitio y se dirigió a Bermeo, de allí a Plentzia y de esta a Algorta. Su cometido fue el mismo en estos tres lugares: si no se retiraban los franceses, atacar estas localidades y destruir sus fortificaciones. Pero en Algorta, como las fuerzas de Napoleón eran muy superiores, los británicos decidieron alejarse de esta localidad sin combatir, pasando a continuación a Cantabria. En esta zona su cometido fue parecido, hasta liberar Santander, dirigiéndose más tarde hacia Getaria la armada al mando de Popham, pues esta localidad era la verdadera fortaleza de los franceses, pero el comodoro irlandés no fue capaz de tomar esta localidad Guipuzcoana debido a que, la ayuda que por tierra le debían prestar los guerrilleros a las órdenes de Jauregi y del navarro Espoz y Mina, llegaron a su encuentro más tarde de lo acordado.
Wellington aprovechó muy bien estos ataques realizados por Popham y los guerrilleros, en julio en la batalla de Los Arapiles, o batalla de Salamanca como la denominan los franceses, el general Marmont no contó con el apoyo de los 8.000 soldados que le había ofrecido Cafarelli, estos se encontraban ocupados combatiendo en el norte a los hombres de Popham y a los guerrilleros; entre otras cosas fueron estos hechos los que hicieron fracasar a los franceses.
No por ello el resultado de la guerra se decantó del lado de los aliados, pues el emperador francés todavía cosecharía algunos éxitos, hasta que, un año después, el 22 de junio de 1813 fue derrotado en la batalla de Gasteiz, entonces sí quedaron los franceses en vías de abandonar la península y a las puertas del fracaso. La lucha que se dio en Lekeitio, así como a lo largo de toda la costa, aunque pequeña comparada con la guerra, al igual que el esfuerzo de los guerrilleros, fue imprescindible si analizamos la guerra en su totalidad.    

2013ko ekainaren 22a                                                             Iñaki GOIOGANA



[1] ship of the line: Se les denominaba de esta manera porque se colocaban en línea para ofrecer batalla.